¿Nor naiz?



Eneritz Martín Díaz
Eneritz Martin naiz, 24 urteko gazte beasaindarra. Nor naizen galdetzen didatenean, ez dut oso argi izaten zer erantzun. Esperimentatzea gustuko duen gazte abenturazalea naizela esango nuke. Bizipen berriak eraikiz bidea egitea da nire nahia. 18 urte nituenean, selektibitate proba egin eta jarraian, bizitza erabat aldatu zitzaidan. Ebakuntza bidez larrialdiz kendu beharreko garuneko tumorea aurkitu zidaten. Egun gutxi batzuetan gertatu zen guztia. Hor sortu zen “Estela”.